2011-11-08

Boinas" La Encartada " museoa

Azaroaren 2an .bigarren zikloko ikasle-irakasleak Balmasedako museoa ezagutzera joan ginen.Bertan udazkenarekin lotutako ekintza desberdinak burutu genituen.
Alde batetik zuhaitz erorkorrak eta iraunkorrak aztertu genituen; eta bestetik,museoa ikusi genuen.


 

2011-10-18

Irakurmenaren garrantzia

Kaixo, neska mutilak:
Aurten laugarren mailan zaudete eta irakurketak garrantzi handia daukala esan nahi dizuegu.
Irakurketan hobetzeko eta irakurketaz gozatzeko,komenigarria izango litzateke egunero zuen gustokoa den libururen bat irakurtzea( euskaraz edo gaztelaniaz). Irakurritako liburua zure gustoko bada lagunekin konpartitu dezakezu eta horrela denok gozatuko dugu. Anima zaitezte!!



Ezagutzen al duzue liburu hau?Zein da liburuaren izenburua?

2011-10-11

4.mailako agurra

Kaixo lagunak;
          Hemen gaude 4.mailako tutoreak. Aurten zuekin egongo gara eta urtea ona izatea espero dugu,
Orain arte oso pozik egon gara zuekin eta espero dugu horrela jarraitzea. Badakizue 4.mailan zaudetela eta gero eta ardura gehiago hartu behar dituzuela.Dena dela, eskolan ere ondo pasatzeko aukera izango duzue.
Espero dugu urtea ona izatea eta denok zoriontsu eta pozik bukatzea.
Luzma eta Lander







2011-08-27

Blogean aldaketak

Ikusten duzuenez eskolako blogen izenetan aldaketak egin ditugu.
Ikasturte berriko mailetara egokitzeko egin dugu.
4. maila egin baduzu orain 5. mailako blogera joan behar duzu: http://kontxa5.blogspot.com
 4. mailako ikasle berria bazara aldaketatxo batzuk ikusiko dituzu, froga itzazu esteka berriak, gauza interesgarriak aurkituko dituzu eta!!!!
Animo ba!
Ikasturte berri zoriontsua guztiontzat!!!!!!

2011-08-14

ZORIONAK NEREA!!!







OPORRETAN ETA GAINERA ZURE URTEBETETZEA, ZER GEHIAGO BEHAR DUZU?




OSO, OSO, OSO ONDO IGARO EZAZU EGUN BEREZI HAU!!!








ZORIONAK NEREA!!!

2011-08-02

ZORIONAK MARIA!




OSO EGUN EDER BAT IGARO EZAZUN





ZORIONAK MARIA!!!

2011-06-30

El Sucesoko Jaia 2011/06/23